Pilotaren ibilbide ezberdinak identifikatzeko gai izan.
6ko 2 talde egongo dira, 1 kantxan ariketa egiten eta bestea kontrakantxan irakasleari laguntzen. Irakaslea kantxaren erdian kokatuko da, eta kantxa 4 zatitan banatuko da. Kantxako ikasleak nahi duten zonan koka daitezke. Irakasleak, talde bakoitzari pilota 10 aldiz jaurtiko dio; ikasleek ezingo dute pilotak punpa egin duen zonan punparen unean kokatu (ezin da kontrakantxan kokatu). Kontrakantxako taldekide bakoitzak kantxako ikasle bana kontrolatuko du. Punpa gunean harrapatutako ikasle bakoitzeko, puntu bat gehituko du aurkako taldeak. 2 jokoren ondoren puntu gehien duen taldeak irabaziko du.
| Ikasleen maila | 1. aldia hasiera |
|---|---|
| Ikasle kopurua | 12 |
| Materiala | Pilotak (10) |
| Intentsitatea | Baxua |
| Iraupena | 8-10' |
| Zatia | Zati nagusia eta lasaitzea |
| Arreta | Pilotak punpa kantxako zein gunetan egiten duen ikusi. |
| Aldaerak | Errazago: Irakasleak ibilbide loratuak erabili ezker horma erabili gabe. Zailago: Binaka egin, eskutik helduta. |
