Pilotaren ibilbide ezberdinak identifikatzeko gai izan.
4ko 3 talde egongo dira eta denak kantxaren erdian kokatuko dira, 3 kokagune ezberdinetan (ikus irudia). A taldeko partaide batek pilota ezker hormara jaurtiko du, eta pilota uztaian sartzen bada, erreboteko taldeak ihes egin beharko du errebotea ukitzera, eta beste taldekoek, errebotea ukitu baino lehen harrapatzen saiatu behar dira. Pilota uztaian sartzen ez bada, alderantziz egingo dute. A taldeko kide guztiek behin jaurtitzean, taldeak gunez aldatuko dira. Harrapatutako kide bakoitzeko puntu bat eskuratuko da.
| Ikasleen maila | 1. aldia aurreratua |
|---|---|
| Ikasle kopurua | 12 |
| Materiala | Zinta, uztaia eta pilotak |
| Intentsitatea | Altua |
| Iraupena | 10-12' |
| Zatia | Zati nagusia |
| Arreta | Pilota uztaian sartzen den edo ez identifikatu. |
| Aldaerak | Errazago: A taldekoak pilota frontisera botatzen badu, frontiseko taldeak ihes egin beharko du, eta errebotera botatzen badu, alderantziz. Zailago: 2 uztai jarrita, ezkerrekoan sartuz gero, errebotekoek ihes egin behar; eskuinekoan sartuz gero, frontisekoek. Ez bada sartzen, ezin da mugitu; mugitzen denak galduko du. |
