Taldekako duelu simetrikoan jarduteko gai izan
6 ikasleko 2 talde.
2 azpi-eremuz (aurrekoa eta atzekoa) osatutako 2 eremu zehaztu.
Joko hasieran bi taldeak aurreko azpi-eremuan kokatuko dira (ikus A irudia). Zozketa bidez zein talde hasiko den erabaki eta taldeko batek baloia jaurtiz beste taldeko norbait jotzen badu, jotakoa bere eremuko atzeko azpi-eremura pasatuko da.
Alde bateko jokalariak jaurtitzean, “Hankak geldirik” esan, eta une horretan aurkariak ezin izango dira mugitu.
Jaurtitzaileak atzeko azpi-eremutik beste atzeko azpi-eremuko norbait jotzen badu, jaurti duena aurreko azpi-eremura pasatuko da.
Taldeko batek baloia jaurtitzean, hurrengo txandan jaurtiketa beste taldekide batek egingo du. Beste taldeko partaide guztiak atzeko azpi-eremura bidaltzen dituen taldeak irabaziko du.
Baloia joko espaziotik ateratzen bada, atera den eremuko taldeak sakatuko du.
| Ikasleen maila | 1. aldia hasiera |
|---|---|
| Ikasle kopurua | 12 |
| Materiala | Baloia eta zintak |
| Intentsitatea | Altua |
| Iraupena | 12-15' |
| Zatia | Beroketa |
| Arreta | Aurkarien jaurtiketak ekidin eta norbere jaurtiketaren bidez aurkaria jo |
| Aldaerak | Zailago: Jaurtiketa unean beste aldekoak une oro mugi daitezke. Menperatzen ez den eskuarekin egin behar da jaurtiketa. |
