Joko zuzen batean espazioan aurrera egiteko modu ezberdinak ezagutzeko gai izan
Raspall jokoan bi talde osatu behar dira (kopuru berbera), bat errebotekoa eta bestea frontisekoa.
Aurkako taldearen horma baloiaren bidez ukitzea izango da bi taldeen helburua.
Baloia eskuarekin bakarrik jo edo bultza daiteke. Gorputzeko beste atal batekin joz gero, falta izango da. Baina baloiak ikaslea jotzen badu, ez da falta izango; jarraitu egingo du eta beste taldeak kolpe bat gehiago izango du.
Errebotean, frontisean dagoen txaparen altuera berberean, marra bat marraztu behar da. Erreboteko taldeak, baloia txaparen azpiko frontiseko eremura bideratu behar du, eta frontiseko taldeak, berriz, erreboteko txapa azpiko gunera.
Baloia txandaka jo behar da, hau da, lehenengo A taldeak eta gero, B taldeak.
Baloia kontrakantxara doanean, bota ez duen taldeak marra gainean jarri eta kolpearen bidez sakatuko du.
| Ikasleen maila | 1. aldia aurreratua |
|---|---|
| Ikasle kopurua | 12 |
| Materiala | Goma-aparrezko baloia eta zinta |
| Intentsitatea | Altua |
| Iraupena | 12-15' |
| Zatia | Beroketa |
| Arreta | Baloia erabiliz aurkakoen ateraino iritsi, aurrerantz jo |
| Aldaerak | Errazago: Talde bakoitzak 2 kolpe jarraian egin ditzake. Zailago: Baloia ezkerrez bakarrik jo daiteke. |
