Ikasleak erritmo bizian pilotak jasotzeko gai diren aztertu
Testa lau ikaslek egingo dute, eta bikote bat izango da ebaluatua.
10 pilota banatuko dira lurrean irudian agertzen den modura, eta hauen erdian zesto bat jarriko da.
Ebaluatua izango den bikotea zestoaren ondoan kokatuko da, eta beste bikotea karratuaren kanpoko aldean.
Kanpoko bi ikasleek txandaka ahalik eta azkarren bina bira eman beharko dituzte karratuaren inguruan.
Bitartean ebaluatuek txandaka zestora pilota guztiak jaso beharko dituzte (banan-banan).
Pilota jaso duenak hau zestoan sartu arte, bere kideak ezingo du hurrengoaren bila atera.
| Ikasleen maila | 1. aldia hasiera |
|---|---|
| Ikasle kopurua | 12 |
| Materiala | Pilotak |
| Iraupena | 10-15' |
| Ebaluazio irizpidea |
Lau birak egin bitartean zestoan sartutako pilota kopurua zenbatu eta apuntatu. |
| Aldaerak |
Errazago: Kanpokoei bira bat gehiago egin arazi. |
