Ikaslea pilota punpa baten ondoren jasotzeko gai den aztertu
Testa binaka egingo da. Ikasle bat 6. koadro eta errebote artean kokatuko da, eta bestea 5. koadro eta frontisaren artean.
Erreboteko guneko ikasleak kideari pilota ezker hormara bideratuz prestatuko dio, eta frontiseko gunekoak pilota punpa baten ondoren hartzen saiatu behar du.
Hartu edo ez, pilota bere kideari lurretik biraka pasatuko dio.
Hartzen duen oro puntu bat eskuratuko du.
| Ikasleen maila | 1. aldia aurreratua |
|---|---|
| Ikasle kopurua | 12 |
| Materiala | Pilotak |
| Iraupena | 15' |
| Ebaluazio irizpidea |
Minutu batean punpa baten ondoren zenbat pilota jaso dituen zenbatu eta apuntatu. |
| Aldaerak |
Errazago: Denbora tartea handitu (adibidez, 2 minutu). |
