Ikasleak pilotaren ibilbide ezberdinak ezagutzen dituen aztertu
Testa banaka egingo da. Irakaslea 2. koadroan egongo da. Kantxa 4. koadrotik aurrera lau gunetan bananduko da. Irakasleak 4 gune horietara 10 kolpe jarraian bota edo jaurtiko ditu. Aurreko guneetara 6 aldiz (3 ezkerrera eta 3 eskuinera) eta atzeko guneetara 4 aldiz (2 ezkerrera eta 2 eskuinera). Ordena irakaslearen esku egongo da. Kolpearen altuera eta abiadura aldakorrak izan daitezke, baina abiadura ez da handiegia izan behar. Irakasleak pilota jaurti arte ikaslea ezin da erdiko gunetik mugitu. Ikasleak, ondoren, 2. punpa egiterako, pilotak 3. puna egingo duen zonan sartu behar du.
| Ikasleen maila | 1. aldia hasiera |
|---|---|
| Ikasle kopurua | 12 |
| Materiala | Pilotak |
| Iraupena | 15-20' |
| Ebaluazio irizpidea |
Zenbat hartzen dituen kontatu eta apuntatu |
| Aldaerak |
Errazago: Punpa egingo duen zona ahoz esan. |
