Ikaslea pilota jotzeko gai den aztertu
Testa banaka egingo da. Irakaslea 2. koadroan egongo da.
Kantxa zabaleran erditik banatuko da.
Irakasleak 2-3 koadrora 20 kolpe jarraian botako edo jaurtiko ditu. Lehenengo 10ak eskuinera eta, beste 10ak ezkerrera.
Kolpearen altuera erdi mailakoa eta abiadura baxukoa izango da.
Ikasleak pilota jo eta frontisera botatzen saiatu behar du. Eskuinera doanean, eskuinez, eta ezkerrera doanean, ezkerrez.
Irakasleak jaurtitzean, pilotak ezker horma ukitzen badu, jaurtiketa horrek ez du balioko.
Esku bakoitzarekin zenbat jotzen dituen zenbatu eta apuntatu.
| Ikasleen maila | 1. aldia aurreratua |
|---|---|
| Ikasle kopurua | 12 |
| Materiala | Pilotak |
| Iraupena | 15-20' |
| Ebaluazio irizpidea |
Esku bakoitzarekin zenbat jotzen dituen zenbatu eta apuntatu. |
| Aldaerak |
Errazago: Kolpe mota zehaztu. Adibidez, azpiko kolpea. |
