Ikaslea kolpea egiteko erabilitako eskuaren arabera lekualdatze jarraituak egiteko gai den aztertu
Testa banaka egingo da. Kantxa 3 eremutan banatuko da:
1. Frontisa eta lehenengo koadro eta erdiaren artean.
2. 1. koadro eta erdia eta 2. koadro eta erdiaren artean.
3. 2. koadro eta erditik atzera.
Irakaslea 2. koadroan egongo da, eta ikaslea 2. eremuan.
Irakasleak 10 pilota botako dizkio jarraian, lehenengoa 2. eremura.
Ikasleak, jotzen duen eskuaren arabera, lekualdatzea egin beharko du:
- Eskuinez jotzen badu pilota, atzeko eremura joan beharko du.
- Ezkerrez jotzen badu, aurreko eremura.
- Pilota ez badu jotzen, kontrakantxara.
- 1. edo 3. eremuan jo eta gero, beti 2. eremura joango da.
Irakasleak kantxaren alde ezberdinetara botako dio pilota, bi eskuekin jotzera behartzeko.
| Ikasleen maila | 1. aldia aurreratua |
|---|---|
| Ikasle kopurua | 12 |
| Materiala | Pilotak |
| Iraupena | 15-20' |
| Ebaluazio irizpidea |
Kolpearen araberako lekualdatzea zenbat aldiz egin duen ondo kontatu eta apuntatu |
| Aldaerak |
Errazago: Pilota eskuinez jotzen badu, frontisa ukitu behar du. |
