Ikasleak oinarrizko joko-arauen inguruan duen ezagutza aztertu
Testa banaka egingo da. Irakaslea 2. koadroan egongo da eta ikaslea kontrakantxan.
Irakasleak 10 kolpe jarraian joko ditu. Lehenengo 5ak sake egoeran eta ondorengo 5ak joko egoeran (ikasleari adierazi).
Sakeetan, 2 luze izango dira, 1 ona eta 2 motz.
Joko egoeran, 3 falta eta 2 ona egin. Falta egoerek ezberdinak izan behar dute (gora, behera, zabalera,…)
Ikasleak pilota bakoitza ona edo falta izan den asmatu behar du.
Ariketa berriro egitean, ordena edo egoerak aldatu behar dira.
| Ikasleen maila | 1. aldia hasiera |
|---|---|
| Ikasle kopurua | 12 |
| Materiala | Pilotak |
| Iraupena | 15-20' |
| Ebaluazio irizpidea |
Zenbat asmatu dituen kontatu eta apuntatu |
| Aldaerak |
Errazago: Pilotak 2 punpa emandako egoerak simulatu. |
