Sakez, errestoan dauden pilotariak lurrean eserita eta pilotak frontisa jo arte mugitu gabe tantoa egiteko gai izan.
Pilotari guztiak frontisean arituko dira.
Errestoan bikote bat ipiniko da eta beste bikoteak ilaran.
Errestoa egin behar duen bikotekideak lurrean eserita egongo dira eta pilotak frontisa jo arte ezin izango dute mugitu. Bikote batek jarraian 3 sake egingo ditu.
Ondoren errestoan jarriko da eta errestoak egin dituen bikotea ilaran jarriko da.
Sakez tanto egin duen bikoteak puntu 1 jasoko du eta errestoa ona egin duenak ere puntu 1.
Bikote bakoitzak 4 sake segida eta 4 erresto segida egin ondoren ariketa amaitu eta puntuen kontaketa egingo da.
| Ikasleen maila | 4. aldia hasierakoa |
|---|---|
| Ikasle kopurua | 12 |
| Materiala | Pilotak |
| Intentsitatea | Altua |
| Iraupena | 10-12' |
| Zatia | Zati nagusia |
| Arreta | Pilotak frontisa ukitu arte ez mugitzea bere posiziotik. |
| Aldaerak | Errazago: Sakalariak pilota jo arte errestoan daudenak ez mugitzea. Zailago: Aurrean kokatutako dagoen bikotekidea 3. koadroa baino aurrerago kokatu behar eta bakarrik airez jo ahal izango du pilota. |
