Sakean, errestalariak dagokien kokapena mantenduz tantoa egiteko gai izan.
Pilotari guztiak frontisean arituko dira.
Bikote batek jarraian 2 sake egingo ditu.
Errestoan bikote bat ipiniko da eta beste bikoteak ilaran.
Bi sakeak egin ondoren sakea egin duen bikotea errestoan ipiniko da eta errestoak egin dituen bikotea ilaran jarriko da.
Errestoan daudenak, aurrelaria 3.koadrotik aurrera kokatuko da eta atzelaria 5.koadrotik atzera. Derrigorrez punpa ondoren jo beharko dute pilota eta errestoa kantxan markatutako erdiko gunean sartu beharko dute (2.eta 3.koadroen artean eta 4 metroko zabalera izango du).
Bikote bakoitzak 4 sake segida eta 4 erresto segida egin ondoren ariketa amaitu eta puntuen kontaketa egingo da.
| Ikasleen maila | 4. aldia hasierakoa |
|---|---|
| Ikasle kopurua | 12 |
| Materiala | Pilotak |
| Intentsitatea | Altua |
| Iraupena | 10-12' |
| Zatia | Zati nagusia |
| Arreta | Errestoan derrigorrez dagokien kokapena mantendu eta punpa ondoren pilota jotzea eta eremuan sartzea. |
| Aldaerak | Errazago: Lurreko eremua handitu. Zailago: Lurrean eserita egon eta sakalariak pilota punpa egin arte ez mugitzea. |
