Errestalariak, kolaborazio-oposizioan, baldintza betez errestoa zehaztutako eremuan sartzeko gai izan.
Pilotari guztiak frontisean arituko dira, binaka.
Bikote batek jarraian 2 sake egingo ditu (3tik 3ra).
Errestoan bikote bat ipiniko da eta beste bikoteak ilaran.
Bi sake egin ondoren sakea egin duen bikotea errestoan ipiniko da eta errestoak egin dituen bikotea ilaran jarriko da.
Errestoan dagoen aurrelaria 3. koadrotik aurrera kokatuko da eta atzelaria 5. koadrotik atzera eta sakatzaileak pilota jo arte ezingo dute mugitu. Derrigorrez punpa ondoren jo beharko dute pilota eta errestoa 2. eta 3. koadroen artean markatutako 4 metro zabalerako gunean sartu beharko dute.
Errestokoek ona egiten badute, puntu 1 eskuratuko dute, eta eremuan sartuz gero, 3.
Bikote bakoitzak guztira 10 sake eta 10 erresto egin behar ditu.
| Ikasleen maila | 4. aldia hasierakoa |
|---|---|
| Ikasle kopurua | 12 |
| Materiala | Zinta eta pilotak |
| Intentsitatea | Baxua |
| Iraupena | 10-12' |
| Zatia | Zati nagusia |
| Arreta | Errestoan kokatzeko baldintza bete eta errestoa eremuan sartu. |
| Aldaerak | Errazago: Lurreko eremua handitu (metro 1 zabaleran eta luzeran). Zailago: Aurrelariak airez eta atzelariak esku txarrarekin errestatu behar. |
