Kolaborazio-oposizioan, sakez pilota aurkarien ezkerrera edo eskuinera bideratu eta tanto egiteko gai izan.
Pilotari guztiak frontisean kokatuko dira.
Bikoteak txandaka bi sake egin ondoren errestoan jarriko dira eta jarraian ilaran jarriko dira.
Ilarako lehenengoak egingo ditu lehenengo 2 sakeak eta Ilarako azkeneko bikoteak egingo ditu lehenengo 2 errestoak.
Errestoko bikotekideek esku bakarra erabili ahal izango dute pilota jotzeko, batek eskuineko eskuarekin jo beharko du pilota eta besteak ezkerreko eskuarekin (sakea egin aurretik aurkariei adierazi beharko diete nork zein esku erabili).
Sakez tantoa lortzen duen bikoteak 2 puntu eskuratuko du, eta hurrengo pilotakadan lortzen badu, puntu 1.
10 sake egin ondoren puntu kontaketa egingo dute.
| Ikasleen maila | 4. aldia aurreratua |
|---|---|
| Ikasle kopurua | 12 |
| Materiala | Zinta eta pilotak |
| Intentsitatea | Altua |
| Iraupena | 10-12' |
| Zatia | Zati nagusia |
| Arreta | Sakea aurkariak erabili ezin duen eskuaren aldera bideratu eta tantoa egin. |
| Aldaerak | Errazago: Errestoko aurrelariak ezkerrean kokatu behar du (3 eta 5 koadroen artean eta ezker hormatik kantxa erdira arte) eta atzelaria libre. Zailago: Errestoko ikasle batek bakarrik bete beharko du baldintza. |
