Kolaborazio-oposizioan, airez edo punpaz jo ondoren dagokien lekualdatzea burutu eta tantoa egiteko gai izan.
6ko 2 talde egongo dira, batzuk aurrean eta besteak erreboteko txokoan kokatuko dira.
2:2 egoeran, 3 puntutara partidak jokatuko dituzte.
Aurreko partida irabazi duen bikoteko batek pilota airez edo punpa ondoren jotzean, kokapen finko bat hartu beharko du: airez jotzen badu ezker horma ukitu eta hor egon beharko du aurkariek pilota jo arte. Punpa ondoren jotzen duen ikasleak berriz kontrakantxako marra zapaldu beharko du.
Partida irabazten duen bikoteak jokoan jarraituko du eta bestea kanpora joango da.
| Ikasleen maila | 4. aldia hasierakoa |
|---|---|
| Ikasle kopurua | 12 |
| Materiala | Pilotak |
| Intentsitatea | Altua |
| Iraupena | 8-10' |
| Zatia | Zati nagusia |
| Arreta | Punpa ondoren edo airez jo ondoren pilotariak dagokion lekualdatzea egin eta tantoa egin. |
| Aldaerak | Errazago: Airez jotzean ezkerrera 3 pausu egin eta punpa ondoren egitean eskuinera 3 pausu. Zailago: Ezker horman 2. koadroko zenbakia ukitu behar da eta kontrakantxan, 4. koadroko marraren amaiera. |
