Kolaborazio-oposizioan, pilota jo ondoren zehaztutako guneetara desplazatu eta tantoa egiteko gai izan.
6 ikasle frontisean eta beste 6ak errebotean kokatuko dira.
2:2 partidak jokatuko dira 3 tantora.
Kantxan 2 zona zehaztuko dira (ikus irudia).
Aurreko partida irabazi duen bikoteak, pilota jo eta gero, kantxako zonak zapaldu behar ditu pilota berriro jo aurretik.
| Ikasleen maila | 4. aldia hasierakoa |
|---|---|
| Ikasle kopurua | 12 |
| Materiala | Zinta eta pilotak |
| Intentsitatea | Altua |
| Iraupena | 12-14' |
| Zatia | Zati nagusia |
| Arreta | Pilota jo eta gero guneak okupatu eta tantoa egin. |
| Aldaerak | Errazago: Pilota jo duenak bakarrik okupatu behar du. Zailago: Gunetik ezingo dira atera bi kideak aldi berean barruan egon arte. |
