Kolaborazio-oposizioan, pilota jo eta gero kidea ukitu eta tantoa egiteko gai izan.
6 ikasle frontisean eta beste 6ak errebotean kokatuko dira.
Kiniela egoeran binakako partidak jokatu behar dira.
Aurreko tantoa irabazi duen bikoteak, pilota jo eta gero, elkarri bostekoa eman beharko dio.
Aurkariek ezingo dute pilota airez jo.
| Ikasleen maila | 4. aldia aurreratua |
|---|---|
| Ikasle kopurua | 12 |
| Materiala | Pilotak |
| Intentsitatea | Altua |
| Iraupena | 10-12' |
| Zatia | Zati nagusia |
| Arreta | Pilota jo eta gero elkarri bostekoa eman eta tantoa egin. |
| Aldaerak | Errazago: 2. eta 5. koadroen artean jotzean bakarrik bete behar kontsigna. Zailago: Aurkariek pilota airez jo ahal izango dute. |
