Parte hartzaileen erlazioa moldatuz, pilota jotzen ez dutenean joko espazioa modu eraginkorrean zaindu eta tanto egiteko gai izan.
6 ikasle frontisean eta beste 6ak errebotean kokatuko dira.
Partidak 10 puntura jokatuko dira.
6 jokalari egongo dira kantxan. Hasieran 2:2 partida egoeran jokatuko dute. Bikote batek jotako pilotak punpa ondoren ezker horma ukitzean, kantxan dagoen 3. bikotea beraien taldekide bilakatuko da, 4:2 egoerara pasatuz.
Tantoa bikoteak galduz gero, hurrengo tantoan zain dagoen bikotea bihurtuko da. Tantoa laukoteak galduz gero, 2:2 egoeran jokatzen hasi den bikotea hurrengo tantoan zain dagoen bikotea izango da.
| Ikasleen maila | 4. aldia aurreratua |
|---|---|
| Ikasle kopurua | 12 |
| Materiala | Pilotak |
| Intentsitatea | Altua |
| Iraupena | 12-15' |
| Zatia | Zati nagusia |
| Arreta | Pilota jo eta punpa ondoren ezker hormara bideratu eta bi kideren laguntzaz baliatuz tantoa egin. |
| Aldaerak | Errazago: Aurkari batek esku txarrarekin bakarrik jokatuko du. Zailago: Laukotea osatzean, pilota jo duenak ezin du hurrengo kolpea burutua. |
