Parte hartzaileen erlazioa moldatuz, aurreko eta atzeko azpi-espazioetan laguntzarik gabe jokatu eta tantoa egiteko gai izan.
6 ikasle frontisean eta beste 6ak errebotean kokatuko dira.
2:2 partidak jokatuko dira 3 tantora.
2. eta 3. koadroen artean zona bat zehaztuko da (ikus irudia).
Aurreko partida irabazi duen bikoteak kontsigna bete beharko du: aurrelariak 3. koadrotik aurrera eta erdiko zonan parte hartu ahal izango du eta atzelarik, erdian eta atzean. Hau da, dagozkien zonetatik at ezingo dute pilota jo.
| Ikasleen maila | 4. aldia aurreratua |
|---|---|
| Ikasle kopurua | 12 |
| Materiala | Zinta eta pilotak |
| Intentsitatea | Altua |
| Iraupena | 15-20' |
| Zatia | Zati nagusia |
| Arreta | Aurrelariak pilota 3tik aurrera eta atzelariak 2tik atzera jo eta tanto egin. |
| Aldaerak | Errazago: Zona komuna handitu. Zailago: Zona komuna kendu, eta aurrelariak 3tik aurrera eta atzelariak 3tik atzera bakarrik jo dezakete. |
