Ikasleak, oposizio-kolaborazio egoeran, ezker horma edo kontrakantxa erabiliz tantoa amaitzeko gai den aztertu.
Testa launaka egingo da, 2:2 egoeran, eta bikote bat ebaluatuko da.
5 tanto jokatuko dira. Sake guztiak ebaluatua izango den bikoteak egingo ditu.
Ebaluatua den bikoteak tantua lortzeko ezker horma (frontis aurretik edo ondoren) edo kontrakantxa (aurkariak kontrakantxan jotzean edo bigarren punpa bertan egitean) erabiliz gero, puntuazio handiagoa eskuratuko du.
Bikote bakarra izango da ebaluatua.
| Ikasleen maila | 4. aldia hasierakoa |
|---|---|
| Ikasle kopurua | 12 |
| Materiala | Zinta eta pilotak |
| Iraupena | 30-35' |
| Ebaluazio irizpidea |
Tantoa ezker horma edo kontrakantxa erabiliz lortuz gero, 3 puntu. |
| Aldaerak |
Errazago: Bikote bakoitzak bi kolpe jarraian izango ditu tantua amaitzeko. |
