Ikasleak, oposizio-kolaborazio egoeran, aurkarien zabalerako desorekaren arabera, tantoa espazio librean amaitzeko gai den aztertu.
Testa launaka egingo da, 2:2 egoeran, eta bikote bat ebaluatuko da.
5 tanto jokatuko dira. Sake guztiak ebaluatua izango den bikoteak egingo ditu.
Ebaluatua ez den bikotea beti zabaleran desorekatuko da, hau da, ikasle batek pilota jotzen duen aldi oro ezker horma ukitzera joan beharko du. Ebaluatuek pilota jo arte desoreka egin duen aurkariak ezingo du ezker hormatik urrundu, bere kideak kantxa osoa gorde beharko du.
Bikote ebaluatuak egoera hau aprobetxatuko du sortzen den espazio librean tantoa amaitzeko.
| Ikasleen maila | 4. aldia hasierakoa |
|---|---|
| Ikasle kopurua | 12 |
| Materiala | Zinta eta pilotak |
| Iraupena | 30-35' |
| Ebaluazio irizpidea |
Tantoa espazio librean amaituz gero, hau da, aurkariek 2 punpa baino lehen pilota jotzen ez dutenean, 3 puntu. |
| Aldaerak |
Errazago: Ebaluatua ez den bikoteak jo ondoren, biek ukitu behar dute ezker horma. |
