Ikasleak, espazioa moldatuz, kolaborazio-oposizioan debekatutako azpi-eremua ekiditeko esku txarra erabili eta tantoa egiteko gai den aztertu.
Testa binaka egingo da, 2:2 egoeran, eta bikote bat ebaluatua izango da.
Kantxan 1. eta 2. koadroen artean eta 3. eta 4. koadroen arten, ezker hormatik 3 metro zabal diren eremuak zehaztu (ikus irudia).
10 tanto jokatu behar dira. Sake guztiak ebaluatuek egingo dituzte.
Bi bikoteek tantoa egiten saiatu behar dute. Ebaluatuak izango diren ikasleek pilota debekatutako guneetara bideratzen badute tantoa galduko dute, besteek ez. Debekatutako guneetan txarra egitea ekiditeko modua kolpea esku txarrarekin burutzea izango da.
Espazioa moldatzearen ondorioz duten desorekari aurre egin eta tantoa egiten saiatu behar dute.
| Ikasleen maila | 4. aldia aurreratua |
|---|---|
| Ikasle kopurua | 12 |
| Materiala | Zinta eta pilotak |
| Iraupena | 30-35' |
| Ebaluazio irizpidea |
Debekatutako guneak ekidinez tantoa eskuratuz gero, puntu 1 eskuratuko dute. |
| Aldaerak |
Errazago: Azpi-gune bakarra ipini (1. eta 2. koadroen artekoa). |
