Ikasleak, parte hartzaileen arteko harremana moldatuz, espazioa kideen artean modu eraginkorrean zaindu eta tantoa egiteko gai den aztertu.
Testa bosnaka egingo da, 2:2 eta 3:2 egoerak aldizkatuz, eta hirukotea (batzuetan bikotea) ebaluatua izango da.
5 tanto jokatu behar dira. Sake guztiak ebaluatuak egingo ditu.
Ebaluatua den taldeak lehenengo 5 kolpetan bikote moduan jardungo du (2:2 egoera) eta hurrengo 5 kolpeetan berriz, hirukote moduan (3:2 abantaila egoeran). Jarraian, aurrez zehaztutako zikloa errepikatuko da tantoa amaitu arte (5 kolpe 2:2 egoeran eta 5 kolpe 3:2 abantaila egoeran).
Ebaluatua ez den bikoteak tantoa egiten saiatu behar du.
| Ikasleen maila | 4. aldia aurreratua |
|---|---|
| Ikasle kopurua | 12 |
| Materiala | Pilotak |
| Iraupena | 30-35' |
| Ebaluazio irizpidea |
Tantoa 3:2 egoeran lortuz gero, 3 puntu lortuko du. |
| Aldaerak |
Errazago: 3 kolpetan 2:2 egoeran jardun eta 6 kolpetan 3:2 egoeran. |
