Ikasturte bakoitzerako plangintza aldiaren araberakoa izango da, hots, formulatuko diren helburuak aldiko helburu orokorrak betetzera bideratu behar dira. Begirale bakoitzak testuinguruaren ezaugarriak kontuan izanda eta, bereziki, taldearen ezaugarriak ezagututa, lorgarriak diren helburuak planteatu behar ditu. Erreferentzia moduan, ikasturte ezberdinetan garrantzitsuak diren edukiak hartu kontuan (ikus 2. taula).
| 1. ikasturtea | 2. ikasturtea |
|---|---|
|
|
| 1. ikasturtea | 2. ikasturtea |
|---|---|
|
|
| 1. ikasturtea | 2. ikasturtea |
|---|---|
|
|
| 1. ikasturtea | 2. ikasturtea |
|---|---|
|
|
Aldietan adierazi den moduan, ikasturte bateko edukiak lantzean, ez da komeni hurrengo ikasturteko edo/eta aldiko edukiak jorratzea. Aldiz, ikasleek ikasturte hori baino lehenagoko edukiak erabat menperatu gabe dituzten kasuetan, interesgarria da aurreko ikasturte eta aldietako edukiak gainditzeko ariketak burutzea. Adibide moduan, 2. aldiko 2. ikasturteko ikasleek kolpe mota batzuk eta 1. espazio helburua (frontisa) ez badute erabat menperatzen, nahiz eta beraien joko-maila orokorra aurreratuagoa izan, aurreko ikasturteetako jarduera ezberdinak planteatzea garrantzitsua da.