Ariketen helburuak adierazitako zatikatzearen azken mailan kokatuko dira, hots, formulatutako helburuak oso zehatzak izan behar dute (zehaztasun maila gorena). Bataz beste, ordubeteko saioak direla kontuan izanda, 5 edo 6 ariketa burutuko dira gehienez. Ariketa bakoitzeko helburu bakarra formulatzeak ariketaren eraginkortasuna eta begiralearen kontrol maila areagotuko du. Kasu honetan ere, ariketa guztien helburuak ez dira saiokoen menpe egongo, beste helburu batzuk landu ahal izango dira, baina portzentai txikiagoan (gehienez 6tik 2 ariketa). Aurreko adibideari helduz gero, 2. aldiko 1. ikasturteko 5. hilabeteko 1. saioko ariketen helburuak ondorengoak dira: