Oposizioan, sake bidez tantoa espazio librean lortzeko gai izan.
Sei ikasle frontisean eta beste seiak errebotean kokatuko dira.
Kantxa zabaleran bitan zatituko da.
Pilotariak ilaran jarriko dira, eta ilarako lehenengoa sakea egiten hasiko da, eta ilarako azkena errestoan jarriko da.
Sakea librea izango da (lehen punpa kantxan nahi duen tokian egin dezake).
Errestalaria kantxako alde batean edo bestean kokatuko da, eta sakeko pilotak frontisa ukitu arte ezingo da mugitu.
Pilotari bakoitzak 8 sake egin ondoren puntu kontaketa egingo da.
Sakalariak sakez tanto zuzena lortzen badu (hau da, aurkariak pilota 2 punpa baino lehen jotzen ez duenean), 3 puntu eskuratuko ditu.
Errestalariak pilota ukitu eta txarra egiten duenean, sakatzaileak puntu 1 eskuratuko du.
Errestoa ona bada, sakatzaileak ez du punturik lortuko.
| Ikasleen maila | 3. aldia hasierakoa |
|---|---|
| Ikasle kopurua | 12 |
| Materiala | Zinta eta pilotak |
| Intentsitatea | Ertaina |
| Iraupena | 10-12' |
| Zatia | Zati nagusia |
| Arreta | Sakea aurkaria ez dagoen gunera bideratu. |
| Aldaerak | Errazago: Errestalariak pilotak frontisa ukitu arte eserita egon behar du. Zailago: Errestalaria sakatzaileak punpa egitean mugitu daiteke. |
