Oposizioan, sakean errestalariaren kokapena identifikatu eta pilota berarengandik ahalik eta urrunen bideratuz tantoa egiteko gai izan.
3. eta 6. koadroetan marra bana jarriko dira.
Ikasleak ilaran jarriko dira, eta ilarako lehenengoa sakea egiten hasiko da (2. koadrotik 2. koadrora), eta ilarako azkena errestoan jarriko da.
Errestalaria 3. koadrotik aurrera edo 6. koadrotik atzera kokatu beharko da, eta sakatzaileak jo arte ezingo da mugitu.
Sakalariak tantoa lortzen saiatu behar du, beti ere aurkaria gertu kokatu denean sake luzea eginez, eta urrun dagoenean sake motza eginez.
Errestoan jotako pilotak 2. koadroa ez badu gainditzen, sakatzaileak puntu 1 eskuratuko du.
| Ikasleen maila | 3. aldia hasierakoa |
|---|---|
| Ikasle kopurua | 12 |
| Materiala | Zinta eta pilotak |
| Intentsitatea | Ertaina |
| Iraupena | 16-18' |
| Zatia | Zati nagusia |
| Arreta | Errestalariaren kokapena identifikatu eta honen arabera sake luzea edo motza egin. |
| Aldaerak | Errazago: Errestoa ezin da airez egin. Zailago: Tantoa lortzeko modu bakarra errestalariak txarra egitea da. |
