Oposizioan, pilota jo ondoren frontisetik urrundu eta kantxan berriro kokatzeko gai izan.
Sei ikasle frontisean eta beste seiak errebotean kokatuko dira.
Txokotan denak denen aurka arituko dira 4. koadroaren barruan.
Ikasleek 2 kolpe jarraian egin behar dituzte: lehenengo kolpea autopasea egiteko (pilota gorantz bota) eta bigarrena frontisera bideratzeko.
Ikasleek, bigarren kolpea egin ondoren, 6. koadroko marra zapaldu behar dute; pilota jo duenak, desplazamendua egitean aurkari bat ukitu dezake, eta honek ere desplazamendua egin beharko du.
Ikasle bakoitzak jokoa hastean bost bizitza izango ditu. Bost aldiz txarra egitean, kanporatua izango da eta beste gunean sartuko da (berriro bost bizitza izango ditu).
| Ikasleen maila | 3. aldia aurreratua |
|---|---|
| Ikasle kopurua | 12 |
| Materiala | Pilotak |
| Intentsitatea | Altua |
| Iraupena | 10-12' |
| Zatia | Zati nagusia |
| Arreta | Pilota jo eta gero 6. koadrora lekualdatu eta ondoren kantxan kokatu. |
| Aldaerak | Errazago: Jo ondoren 5. koadroko marra zapaldu behar dute. Zailago: Autopasea ez da egin behar, zuzenean jo. |
