Oposizioan, pilota jo ondoren zabaleran lekualdatzea egin eta kantxan berriro kokatzeko gai izan.
Sei ikasle frontisean eta beste seiak errebotean kokatuko dira.
Kantxa bitan banatuko da zabaleran.
Aldi bakoitzean 3 ikaslek parte hartuko dute. A-k ezkerrean egon behar du, B-k eskuinean eta C kantxa guztian ibil daiteke (libre).
A-k pilota jo ondoren ezker horma ukitu behar du. B-k berriz, pilota jo ondoren kontrakantxa zapaldu behar du. C-k pilota jo ondoren ez du gunerik ukitu beharrik izango.
3 tanto jokatzean, barruan dauden hirurak kanpora joango dira eta kanpoko hirurak sartuko dira.
Pilotari guztiek rol ezberdinetatik pasatzean amaituko da ariketa.
| Ikasleen maila | 3. aldia aurreratua |
|---|---|
| Ikasle kopurua | 12 |
| Materiala | Zinta eta pilotak |
| Intentsitatea | Altua |
| Iraupena | 10-12' |
| Zatia | Zati nagusia |
| Arreta | Pilota jo eta gero ezker horma edo kontrakantxa ukitu eta berriro kantxan kokatu. |
| Aldaerak | Errazago: C-k derrigorrez bi kolpe egin beharko ditu jarraian. Zailago: A-k pilota jo ondoren kontrakantxa zapaldu beharko du, eta B-k ezker horma ukitu. |
