"Kirolgela"-k goiburu nagusi bat du (1) eta goi menu arrunt bat (2) orri guztietan.
Goiburuan (1) lotura bat aurkituko dugu Gipuzkoako Foru Aldundiaren orri nagusira eta ohiko aukeretara joateko, honako hauetara, besteak beste: Hizkuntza, gunearen Web mapa (egituraren eskema bat erakusten digu atalez atal eta kategoriaz kategoria), Kredituak (gune honetako edukiak nork egin dituen erakusten digu), Harremanetarako, Laguntza eta Irisgarritasuna.
Menu nagusia (2) lau kategoria nagusitan banatua dago, nabigazioa eta informazioa bilatzea errazte aldera erabiltzaileari: Benjaminak, Alebinak, Infantilak eta Kadeteak. Eta gainera, aukera ematen digu honako atal hauetara sartzeko: Sarrera, Entrenamendua diseinatu eta Estekak.
Kategoria batera sartzean, alboko menu espezifiko bat edukiko dugu (3), eta bertan, adinaren ezaugarriei buruzko azalpenez gainera, hainbat atal aurkituko ditugu futbola modu didaktikoan eta progresiboan lantzeko.
Atal hauetan klikatuta (Pilotaren ibilbidea, Kolpea eta norabidea...), baten bat azpiataletan banatuta dago (4), hainbat jardueretara sartzen da (5).
Jarduera bakoitzak azalpen orri bat du (garapena, helburua, zehazpenak...), ariketaren adibide animatuaz gainera, eta gainerako jardueretara sartzeko aurkera ematen du, aurreko orrira itzuli beharrik gabe.
Animazioa ikusteko nahikoa da "ekintza ikusi" klikatzea (6). Kasu batzuetan, bideoa ikusteko aukera ere eskaintzen du animazioak, mugimenduak argiago azaltzen dituen bideoa, hain zuzen ere.
"zehaztasunak ikusi" (7) klikatuta ikus daitezke fitxen bideoak.
Bideoen funtzionamendua oso erraza da. Kontrolerako lau botoi dauzkate: abiatu (8), gelditu (9), aurrerantz mugitu (10) eta atzerantz mugitu (11). Filma abiatzeko eta gelditzeko botoiek aukera ematen digute bideoa nahi dugun lekuan geldiarazteko eta berriro abiarazteko. Aurrerantz eta atzerantz mugitzeko botoiek aukera ematen digute aurrera eta atzera ibiltzeko fotogramaz fotograma, xehetasun bakoitza hobeto ikuste aldera.
Animazioak eta bideoak ikusteko, beharrezkoa da Flash Player aplikazioa instalatuta edukitzea.